Yerai Cortés (gitarra), María Reyes, Triana Maciel, Nerea Domínguez, Elena Ollero, Salomé Ramírez, Macarena Campos (palmak eta koruak)
Yerai Cortés (Alacant, 1995) flamenkoaren mugetatik haratago doa. Flamenkoa lurralde aztoragarri eta kitzikagarrietara eramaten ari diren artisten belaunaldi berri horretakoa da. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa egin du, eta hainbat generotako artistekin lan egin du: flamenkoaren berritzaile eta urratzaileekin (Rocio Molina eta Niño de Elche) eta hainbat latitudeetako musikariekin (Judeline, Ralphie Choo, Lola Índigo eta C. Tangana), besteak beste. Paco de Luciaren omenezko Legacy jaialdian New Yorken parte hartu ondoren, Guitarra coral ikuskizunarekin, Yerai Cortesek flamenkoaren mugak infinituraino eta haratago zabaltzea lortuko du.
Yerai Cortés gitarrista du protagonista, hain juxtu, Antón Álvarezen (musika-alorrean C. Tangana izenez ezaguna) estreinako lanak, 72. Donostiako Zinemaldian New Directors atalean aipamen berezia eskuratu duen La guitarra flamenca de Yerai Cortés filmak.