Musika

Xabier Leteren oroimenez: Hesia urraturikJoxan Goikoetxea + Landarbaso Abesbatza

2024 martxoak 24 • 19:00

25 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 75 minutu

Joxan Goikoetxea (zuzendaritza musikala), Xabier de Felipe (biolina), Mikel Ibañez (biolina), Jon Larraz (biolontxeloa), Elur Arrieta (perkusioa), Gorka Catediano (perkusioa), Klara Mendizabal (sopranoa), Beñat Egiarte (tenorra), Landarbaso Abesbatza (zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi)

Xabier Leteren jaiotzaren 80. urteurrena

Hesia urraturik Xabier Leteren oroimenez, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako, Joxan Goikoetxeak idatzitako oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria. 13 atalez osatua dagoen oratorioa bere barne kezkak eta pasioa, fedea, etsipena, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea eta babesa moduko zalantza existentzialak inork gutxik bezala adierazteko gaitasuna izan zuen artistaren pentsamendu eta imajinario filosofiko-estetikoan sakondu eta horiek gogora ekartzeko gonbidapena da. 2020an estreinatua, orain ganbera formatuan aurkezten da, Oiartzungo artistaren jaiotzaren 80. urteurrenean.