Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Wreck (TV)2022

2024 urriak 31 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara - 90 minutu

AURRESTREINALDIA + MOZORRO LEHIAKETA

  • Erresuma Batua.
  • Sortzailea: Ryan J. Brown.
  • Aktoreak: Oscar Kennedy, Thaddea Graham, Anthony Rickman, Louis Boyer, Alice Nokes.

Wreck telesail britainiarraren euskarazko aurrestreinaldia. Lehen denboraldiko aurreneko bi kapituluak proiektatuko dira.

Jamie Walsh, hemeretzi urtekoa, Sacramentum ontziko tripulazioan infiltratu da bere arrebari benetan zer gertatu zitzaion ikertzeko; bertan egiten zuen lan, eta hiru hilabete dira desagertu zenetik. Diru gutxiren truke gehiegi lan egiten duen tripulazio batentzat, gerta daiteke festa eta gehiegikerien odisea bihurtzea bizitza… eta ez dira jabetzen ontzian gertatzen diren hilketa odoltsuez. Hala, detektibe bihurtu eta zorigaiztoko egia aurkitzera behartuta ikusten da Jamie.

Logo Shadowz Logo Shadowz