© Olivier Houeix
Dantza Sorkuntza berria

UrtaroakMalandain Ballet Biarritz

mai. 24 - mai. 26 2024 • 24 - 25: 19:30 / 26: 19:00

32 € / 24 € / 15 €

Victoria Eugenia Antzokia

60 minutu

Oharra

Hainbat jarduera izango dira Urtaroak ikuskizunaren harira (entsegu irekiak, ikastaroak, topaketak...). Informazio gehiago albistean.

Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta biolinista eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu.

Azken batean, dena fantasia poetikoz hornitzeko, esentziala laburbiltzen duten bi termino. Zeruertzean barreiatutako petalo beltzezko dekoratu batean, izaki hegodun batzuek espirituaren eta argitasunaren hileta-segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak balleta besterik ez delako, eta sinesgaitza baino gauza serioagorik ez dagoelako.

Musika: Antonio Vivaldi & Giovanni Antonio Guido. Koreografia: Thierry Malandain. Jantziak eta dekoratua: Jorge Gallardo. Argiztapena: François Menou. Jantzien diseinua: Véronique Murat, Charlotte Margnoux, Anaïs Abel-ren laguntzarekin. Dekoratuaren errealizazioa: Frédéric Vadé. Osagaien errealizazioa: Annie Onchalo. Dekoratuaren eta atrezo laguntzaileak: Nicolas Rochais, Gorka Arpajou, Félix Vermandé, Raphaël Jeanneret, Christof t’Siolle, Txomin Laborde-Peyre, Maruschka Miramon, Karine Prins, Sandrine Mestas Gleizes, Fanny Sudres, Fantine Goulot. Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt.

Informazio gehiago: Malandain Ballet Biarritz

© Olivier Houeix