©Javier Naval
Antzerkia

Un oscar para ÓscarJon Plazaola, Gorka Aginagalde, Rebeca Sala, Mara Guil

abu. 23 - abu. 27 2023 • 20:00

29 € / 24 € / 20 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

Ekintza Los Angelesko aldirietan dagoen motel arrunt batean gertatzen da, Oscar sarien zeremoniaren egunean. Leihoetatik, urrunean, Hollywood-en kartel erraldoia ikusten da.

Óscar Manzano zuzendari gazte bat da, eta haren film laburra sarietarako izendatuta dago. Motel horretara iritsi da, Kultura ministro Guillermo Barrientos eta Ogasun ministro Irene Navarro lagun dituela. Bi politikariak xextran dabiltza etengabe, ez baitute elkar jasaten, eta zeremoniarako ordu batzuk falta direlarik, hara non agertzen den Óscarren gelan Pauline neska gaztea, Guillermok ezkutuan kontrataturiko "escort girl" bat, Óscarren neskalagunarena egiteko galan eta alfonbra gorrian. Laukote ezinezko honek beren bizitzetako gaurik eroena biziko du motel isolatu horretan, gizaki guztiok elkartzen gaituen zerbaitetan kateaturik: ametsak, eta ametsok lortzeko bidean galtzen den guztia.

Zuzendaritza, textua: Mario Hernández. Ekoizleak: Xavier Aguirre, Esteban Roel, Jon Plazaola. Eszenografia: Asier Sancho. Jantziak: Paula Castellano. Soinua: Rodrgio González. Argiztapen diseinua: Álvaro Guisado Garavito. Zuzendari-laguntzailea: Guillermo Rodríguez Cartagena. Argazkiak eta kartela: Javier Naval. Ekoizpen laguntzailea: JP Pérez-Padial. Banaketa: Txalo Produkzioak. Produkzioa: La Mandanga.

Informazio gehiago: Txalo Produkzioak

 

©Javier Naval