
Txorimaloaren ametsak
Iragandako ekitaldia
4 €
Hizkuntza: euskara - 60 minutu
Ikuskizun atsegin hau fantasiaz gozatzeko eta ezinezkoetan sinesteko gogoa duten familiei zuzenduta dago.
Leku idiliko batean, koloretako lorez margotutako zelai berdeez inguratuta, Txorimalo bizi da. Bere izaera mugatua izan arren, Txorimalok sekretu bat gor-detzen du: sentitu eta amesten duen txorimalo bat da... Ikuskizuna ipuin musikal bat da, non musika, korua, bertsoak, narratzailea eta dantza elkartzen diren. Gure lurreko eta kulturako paisaiak eta ohiturak gogora ekartzen dituen giro atsegin batean, jorratutako diziplina guztietan ikusiko dugu nola izan daitekeen txorimalo soil batek alaitasun, tristura eta amorru egoerak zeharkatzea, besteak beste, sortze unetik bertatik, iragarpen guztien aurka, bere ametsak errealitate bihurtzen dituen arte.
Zuzendaria: Juan José Ocón
Parte-hartzaileak: Maddalen Dorronsoro (kontalaria), Landarbaso Abesbatza, Oinkari Dantza Taldea eta orkestra txiki bat.