Antzerkia

Txinako Zirku Akrobatiko HandiaPlaneta Fama

Iragandako ekitaldia

35 €/ 30 € / 20 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania

Txinako Zirku Akrobatiko Handia delako talde ospetsuak sekulako gozabidea eskaintzen die bost zentzumenei. Ez du parerik mundu osoan. 30 artista baino gehiagok jarduten dute agertokian (tartean, dominadun olinpikoak eta Cirque du Soleil-eko akrobatak). Lau ekitaldiko ikuskizun honetan, protagonistarekin bidaiatzeko gonbita egiten die ikus-entzuleei. Protagonista, haur ameslari bat, fantasia-mundu batean sartzen dena.