Todos los ángeles alzaron el vueloLa Zaranda
2025 martxoak 29 • 19:30
24 € / 18 € / 10 €
Hizkuntza: gaztelania - 75 minutu
Izkina ilunetatik, ordukako logeletatik, hegalak arrastatu zituzten aingeruek beren paradisu artifizialak kontsumitu zituzten. Jada galduta duten partida jokatzen dute karta markatuekin. Indarkeriaz inguratuta, amets gutxi batzuk geratzen zaizkie gastatzeko. Pertsonaia hauek badakite zigorra beren existentzia bera dela, kartzelako hormez edo periferiaren mugez harago. Patu horri ezin zaio muzin egin, beren bihotzak maitasun bila noraezean badabiltza ere. Zekenkeria handienetik ere sortzen da itxaropena. Gauean hazten diren zaborrontziko loreak.
La Zarandak, antzezlan honekin, egunerokotasunak duen alderdirik gaitzena esploratzen du, pikareska-tradiziotik, bere umore samingarriarekin, irakurketa soziala gurutzatuz goratze-zentzu baten bila; ateak irekitzen dizkio alderdi poetikoari zekenkeriaren barruan; hots, argi-zirrikitu bat iluntasunaren barruan. Errealitatea eta fikzioa, narrazioa eta antzerkia elkartzen diren beste muga batzuetaraino iristen da.
Antzezlan honekin, 47 urte beteko ditu konpainiak mundu osoko agertokiak zapaltzen. Misterioa, arriskua eta isilarazitako ahotsentzako eskaintza; hori da antzerkia konpainiarentzat.
Antzezleak: Ingrid Magrinya, Gaspar Campuzano, Francisco Sánchez, Enrique Bustos Testua: Eusebio Calonge Zuzendaritza eta eszena-espazioa: Paco de La Zaranda Argiztapena: Peggy Bruzual Jantziak: Encarnación Sancho Zuzendaritza laguntzailea: Andrea Delicado Argazkia eta kartela: Víctor Iglesias