Time is a MuscleEntsegu irekia Olatz de Andresekin
2025 urtarrilak 29 • 19:00
Doan
Hizkuntza: ele bitan
Gonbidapenen erreserba: urtarrilak 22 • 11:30
Olatz de Andresek honela azaltzen du Time is a Muscle lana eta baita lan horren inguruan eskaiko duen entsegu irekia: "Time is a Muscle Julyen Hamiltonen esaldi bat da, denbora muskulu bat bezala senti daitekeen errealitateari erreferentzia egiten diona, gure gorputzaren parte bezala. Entsegu ireki honetan gure gorputzen eta beste hizkuntzen bidez hauteman eta bizitzera gonbidatzen zaitugu. Elkarrekin biziko dugu esperientzia, denbora nola tonifikatzen, luzatzen eta erlaxatzen dugun, denbora nola egiten eta desegiten dugun ikusiko duzu.Gorputzak marrazten du, koreografiak idazten du, marrazkia mugitzen da eta soinua desagertzen da. Hainbat diziplina elkartzen dituen pieza honen ikerketa prozesuaz hitz egingo dugu, material koreografiko batzuk eta beste diziplina batzuetako material batzuk partekatuko ditugu.".
Oharra
Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira urtarrilaren 22an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.