The Messiah, G.F. HändelBilbao Sinfonietta + Kup Taldea
2023 urtarrilak 3 • 19:30
30 €
90 minutu
Bilbao Sinfonietta & Kup Taldea
Zuzendaria: Iker Sánchez Silva
Kontzertinoa: Pedro Gandía Martín
Korrepetidorea: Borja Rubiños
Ahots bakarlariak: Carlos Mena, Jone Martínez, Josu Cabrero, Elías Arranz
1741ean Dublinen egindako egonaldian, Händelek ongintzazko kontzertu bat eskaini nahi izan zuen karitateko entitateen alde eta urtebete lehenago idatzitako seigarren oratorioa aurkeztu zuen: Mesias. Kontzertua The Great Music Hall-en eskaini zen, eta hain ikusmin handia piztu zuen ondorengo emanaldietan ezen egunkarietan gizonei ezpatarik gabe joateko eta emakumeei soineko handirik ez eramateko eskatzen baitzitzaien, auditoriumeko espazioa hobeto aprobetxatu ahal izateko.
Garai hartan ohikoa zen moduan, konpositoreek partitura momentuko egoerara egokitzen zuten. Hala, gaur egun oratorio ezagun honen bertsio ugari ditugu. Kantari bat gaixotzen bazen, Händelek bere musika berridazten zuen beste batentzat. Kantari izugarri on bat baldin bazuen, bere lerroa berregiten zuen ahots horren talentuaz baliatzeko. Nolabait, Händelentzat partitura eskema bizi handi bat zen, kantarien eta eskuragarri zituen musikarien arabera aldatuz zihoana. Händel hil ondoren, obra interpretazio masiboetarako egokitu zen, orkestra eta abesbatza erraldoiekin. Mozartek ere orkestrazioa zabaldu zuen obra eguneratzeko eta unean uneko gustuetara egokitzeko asmoz.
Euskal musikari talde honek aurkeztuko duen proposamena partitura liluragarri honen ikuspegi ezberdinen trukea besterik ez da, entzuleekin musikaren historiako oratorio garrantzitsuenetako eta interpretatuenetako baten irakurketa aberats, zintzo eta leiala partekatu ahal izateko: Händelen Mesias.