© Lolo Vasco
Haurrak

The Fake CousinsTxikijazz

2025 otsailak 9 • 12:00

6 €

Victoria Eugenia Club aretoa

Paul San Martín (ahotsa, pianoa), Jon Aira (gitarra), Javier San Martín Shaf (bateria)

Paul San Martín, Jon Aira eta Javier San Martín ‘Shaf’ bluesa maite duten hiru musikari dira, ibilbide luzea egina dutenak. Beren errepertorioa pianotik hurbilago dauden estiloetatik ꟷBoogie Woogie, Ragtime edo Stride esaterakoꟷ gitarristei gehiago dagozkien generoetaraino doa ꟷChicagoko Bluesa edo Stax zigiluko Funka besteak besteꟷ. Jaso dituzten eraginen artean aipatzekoak dira: Professor Longhair, Dr John, Ray Charles, B.B. King, Albert King, Hound Dog Taylor, Memphis Slim, Eddie Taylor...


Elkarrekin, birsortu egiten dute Juke Joint-etako giroa: Estatu Batuetako hegoaldeko lokal txiki famatuak, 40ko hamarkadan komunitate afroamerikarrak biltzen ziren lekuak, dantzan, abesten, jan-edanean eta apustuan aritzeko. 2023an argitaratu dute beren lehen albuma, The Set-Up, berealdiko blues diskoa, bide luze bezain oparoa izango dutela iragartzen duena. Clubean eskainiko duten kontzertuan 59. Jazzaldian zuzenean grabatu zuten diskoa aurkeztuko dute.

Oharra

Egun eta areto berean, 19:00etan, The Fake Cousins taldeak helduentzat beste kontzertu bat eskainiko du.

© Lolo Vasco