Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

The Colors WithinKimi no iro, 2024

2024 urriak 27 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: japoniera - Azpitituluak: euskara - 101 minutu

  • Japonia.
  • Zuzendaritza: Naoko Yamada.
  • Ekoizpena: Wakana Okamura, Kohei Sakita, Genki Kawamura / STORY inc.
  • Ekoizpen eragilea: Choi Eunyoung, Yoshihiro Furusawa.
  • Gidoia: Reiko Yoshida.
  • Argazkia: Yoshimitsu Tomita.
  • Animazio-zuzendaritza: Takashi Kojima.
  • Musika: Kensuke Ushio.
  • Muntaketa: Kiyoshi Hirose.

Totsuko bigarren hezkuntzako ikasle bat da, besteen koloreak ikusteko ahalmena duena. Zorionaren, emozioaren eta lasaitasunaren koloreak, baita berak gogokoen duen kolorea ere. Egun batean banda bat osatuko du Kimirekin, guztien artean kolorerik ederrena igortzen duen ikaskide batekin, eta Ruirekin, bigarren eskuko liburu-denda batean ezagutzen duen musikazale batekin. Baina haiek guztiek sekretuak gordetzen dituzte: Kimik ez dio bere familiari esan eskola utzi duenik, Ruik bere amak jakin gabe jotzen du (medikua izatea nahi du hark) eta Totsukok ezin du bere kolorea ikusi. Urruneko uharte bateko eliza zahar batean entseatzen ari diren bitartean, musikak elkartuko ditu azkenean.

ANIMEDON LOGO WEB 2