Musika Franz Schubert Zikloa

Sara Perarnaud + Franco Cavalleri, pianoa

2023 urtarrilak 25 • 19:30

15 €

Victoria Eugenia Antzokia

75 minutu

Esku programa

Sara Perarnaud Donostian jaioa da, 2006an. Hiru urte zituela, pianoa eta biolina ikasten hasi zen, eta zazpi zituela, berriz, organoa. 2022an, gradu profesionaleko titulua lortu zuen Donostiako Manuel Escudero Kontserbatorioan, Maruxa Llorente, Esther Mendiburu eta Loreto F. Imaz irakasleen eskutik. Baionako CRRn ere ikasia da, Esteban Landartekin. Gaur egun, Christian Wilhelm Müller-ekin ari da pianoa ikasten (Weimar-en) eta Louis Robilliard eta Martin Sturm-ekin, berriz, organoa.

Franco Cavalleri piano-jotzaile uruguaiarrak 12 urte zituela eman zuen lehen errezitala, W. A. Mozart-en 3. fantasia re minorrean eta berak konposatutako zenbait pieza joz. 18 urte zituela, Carmen Navarro piano-jotzailearekin ikasi zuen Montevideoko Musikako Unibertsitate Eskolan. 20 urterekin, Donostiara etorri zen Marta Zabaleta piano-jotzailearekin ikasteko Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorian, non notarik onenekin lizentziatu baitzen. Gaur egun, Hüseyin Serment maisuaren ikaslea da London College of Music-eko programarik zorrotzenetan.

Laguntzailea