Sangre y KlorofilaEntsegu irekia Proyecto Larruarekin
2025 otsailak 26 • 19:00
Doan
Hizkuntza: gaztelania
Gonbidapenen erreserba: otsailak 19 • 11:30
Sangre y Klorofila "identitatea eta paisaia kulturala" kontzeptuen inguruan sortutako koreografia da, ikuspegi dramaturgikotik aberria eta sustraiak bezalako gaiak jorratzen dituena. Ameztoyren lanean inspiratuta, piezak irudi indartsuen multzoa aurkezten du, ikuslea naturarekin eta paisaiarekin dugun harremanaz hausnartzera gonbidatzen duena, baita haietan ditugun ideien proiekzioez ere. Sorkuntza honek hartzen dituen espazioak eraldatzen ditu, kolorez, ehunduraz eta poesiaz beteaz. Ñabarduretan delikatua eta fisikotasunean zorrotza den lan koreografikoa da, esperientzia estetiko eta emozional sakona sortzeko diseinatua.
Oharra
Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira otsailaren 19an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.