Dantza

QuerenciaCompañía Antonio Najarro

2024 abenduak 27 • 19:30

28 € / 22 € / 12 €

Victoria Eugenia Antzokia

Oharra

Ikuskizun honen ikusle eskola izango da abenduaren 26an Victoria Eugenia Cluben, 19:00etan.

Abenduak 27ko emanaldiaren ondoren, Antonio Najarro koreografoa eta zuzendariak ikuskizunaren xehetasunen berri emango die bertaratuei antzokiko Club Aretoan. Topaketan Andoni Mutiloa ariko da gidari lanetan.

Jitea (Querencia): pertsonek duten joera hazi izan diren lekura itzultzeko, bertara joateko ohitura.

Antonio Najarroren konpainiaren Alento azken ikuskizunak izandako arrakastaren ondoren, non dantza estilizatuak eta flamenkoak forma garaikideagoetara eboluzionatu duten hizkuntza eta estetika berri bat erakutsiz, Antonio Najarrok bere seigarren produkzioari ekin dio, bere sorburuak berrikusteko nahiarekin, bere garaian Antonio Ruiz Soler eta Mariemma bezalako figurak gailendu zituzten ballet koreografiko handien hizkuntzaren inspirazioa berreskuratu eta goraipatzeko nahiarekin.

Ikuskizun honetan, Espainiako Dantzaren balioa nabarmentzen da, estilo guztietan.

Najarroren ikuspegi koreografiko pertsonalaren bidez, estilo horien estilizazioak eragiten du Querencia bidaia bat izatea, eskola boleroaren, dantza estilizatuaren, dantza tradizionalaren eta flamenkoaren interpretazio eta estetikaren edertasunean barrena. Eta, bertan, estilo horien interpretazioarekin batera datozen janzkera eta osagarri guztiak, tartean kordobar kapela, manilako mantoia, espainiar kapa, mantal dandarduna eta Najarroren ezaugarri nagusi den instrumentua, kriskitinak, konpainiako dantzari moldakorrek jartzen dituzte jolasean, Espainiako dantzaren edertasuna eta proiekzio interpretatiboa eta estetikoa goratuz.

Jatorrizko ideia eta koreografia: Antonio Najarro. Zuzendaria: Antonio Najarro. Ballet maisua-Errepasogilea: África Paniagua. Dantzari solistak: Celia Ñacle, Lidia Gómez, Tania Martín, Carlos Romero, Daniel Ramos. Dantzariak: Alejandra de Castro, Eva Jiménez, Cristina Carnero, María Fernández, Alejandro Lara, Javier Moreno, Ethan Soriano, Álvaro Brito, Álvaro Madrid. Ekoizpen zuzendaria: Rubén Carreño (Antonio Najarro S.L.). Zuzendari teknikoa: Raúl Mallol. Musika konposagilea: Moises Sánchez. Interpretazioa: Orquesta de Extremadura. Grabazioko teknikaria: Javier Monteverde (Cezanne Producciones). Perkusio-jole flamenkoa: Odei Lizaso. Argiztapena: Pau Fullana. Jantziak: Yaiza Pinillos. Jantzien sorkuntza: Lourdes Boam, Gabriel Besa, Ruben Carreño, Lorena Marcelo (El baúl de la Mota), Sancha Tradición Popular. Oinetakoak: Gallardo. Kapelak: Sombrerería Medrano. Mantoiak: Pertíñez. Mantoien tindaketa: María Calderón. Argazkiak: Roberto Sastre. Kartelaren diseinua: Antonio Lopera. Ekoizpena: Antonio Najarro S.L. Banaketa: Gachi Pisani.