Musika
Gure Ahotsak 2024
Queralt Lahoz (ahotsa), Daniel Felices (gitarra)
Europar Batasunak ematen dituen entzute handiko Music Moves Europe 2023 saria jasotako Queralt Lahoz-ek Todo se puso azul aurkezten du. Ahots eta gitarra formatuko bira berri hau joan den urrian estreinatu zuen artista katalanak BIME jaialdiaren barruan, Bilbon. Hala, bira honekin bidaiatuko du berriro penintsula osoan zehar.
Soinu latino sustraidun eta urbanoek zeharkatzen dute bere musika. Bertan, soula, hip hopa eta dancehalla graziaz eta naturaltasunez aritzen dira elkarrizketan kopla eta bolero aura baten gainean, eta berez azaleratzen dira bere jatorri flamenko eta paisaia pertsonaletatik.
Informazio gehiago: 2024ko "Gure ahotsak" (albistea).