PrismaMetamorphosis Dance (Iratxe Ansa & Igor Bacovich)
2023 apirilak 13 • 19:30
24 € / 18 € / 10 €
Prisma indarkeriaz eta nork bere burua gainditzeaz, indarraz eta borrokaz ari den sorkuntza-lan artistikoa da, nola eta aurrera begiratu nahi duen kontakizun unibertsal bat dela medio. Identitatea, konpromisoa, adorea eta eraldaketa: halako kontzeptuak ageri dira ikuskizunean.
Terrorismoaren biktima batek bere sendabidean bizi duen barne-prozesuaren faseek iruten dute Prismaren dramaturgia. Ikuskizunak baditu zenbait tarte, koreografiak, musikak, argiztapenak eta espazio eszenikoak markatzen dituztenak, ikus-entzulea zentzumen-esperientzia betean biltzeko.
Metamorphosis Dancek ukotik eta ameskeriatik bakardadera eta agurraren hutsunera doan prozesu bat eszenaratzen du, eromenean eta tristuran barrentzen dena, ondotik barne-negoziaziora iristeko eta, azkenik, onarpenera edo egoera gainditzera.
Ispilu, itzal eta islen joko iradokigarri bat sei interpreteren gorputzekin jolasean, biktimaren bizi-egoerak erakusteko, bere barneko “ni”ak gatazka bizi duen artean. Justizia eta barkamena; kaosa eta ameskeria; tristura eta maitasuna; eromena eta sendatzea.
Ikus-entzuleentzat zentzumenen esperientzia ederra eta sendatzailea gertatuko den esperantzan, Prisma sorkuntza-lan esanguratsuenetako bat da ezbairik gabe, atzealdean duenagatik eta bere esanahiagatik.
Prisma Gasteizko Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismoren enkarguz sortua da, terrorismoaren biktimak oroitzeko eta halako indarkeriak kaltetu zituenak omentzeko, eta gizartean hura hurbiletik pairatu zutenen oroitzapena eta ezagutza zabaldu nahi ditu gizartean.
Koreografia eta dramaturgia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich. Dramaturgia aholkularia: Gregor Acuña-Pohl. Dantzariak: Kate Arber, Katie Currier, Sephora Ferrillo, David Serrano, Matteo Castelletta, Igor Bacovich. Musika: Marc Álvarez. Eszenografia: Mariona Ubia, Francesc Bonsfills, Igor Bacovich. Argiztapena: Nicolas Fischtel Jantziak: Iratxe Ansa, Igor Bacovich. Errepikatzaileak: Ruben Cabaleiro Campo, Ingrid Magrinya. Ekoizpena eta zuzendaritza teknikoa: La Cía. de la Luz Banaketa: Claudia Morgana – Danzas del Mundo.