Literatura Poesia Orduak

Presbiziak lagundu omen diguEdu Zelaieta + Mugaldekoak

2024 irailak 2 • 19:00

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: euskara

Poesia Orduak programaren lehenengo saioan, Edu Zelaietaren Presbiziak lagundu omen digu liburu berria oinarri harturik, emanaldia eskainiko dute Mugaldekoak taldeko lagunek. Horretarako, literatura eta musika uztartuko dute Bera-Gasteiz ardatzaren inguruan mugitzen den idazle-musikari hirukoteak.

Gorputzetik abiatuta eta gogoari zein inguru-garaiari ere erreparatuta ariko dira ordubete inguruko emanaldian. Umoreari nahiz konplizitateari uko egin gabe, eta (maiz ikusten zailena den) hurbilekoa ongi ikusteko betaurrekoak jantzita.

Informazio gehiago: Poesia Orduak.

Oharrak

Gonbidapenak egunean bertan ahal izango dira jaso webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.