Olatz SalvadorZainak eman
2025 martxoak 1 • 19:30
20 €
Hizkuntza: euskara - 80 minutu
Olatz Salvador (ahotsa, gitarra), Mattin Saldias (gitarra), Jagoba Salvador (baxua), Ander Zulaika (bateria), Esti Beraza (teklatuak)
Olatz Salvador (1990, Donostia) artistak 10 urtetik gora daramatza musika eszenan murgilduta, nahiz eta orain bere bakarkako proiektuan buru belarri dabilen. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana, Zintzilik (2018, Airaka), harrera ezinhobea izan eta bere bakarkako proiektua sendotzera eraman zuena, besteak beste, Rosalía edo The Weezer taldeekin kartela partekatu edo Christina Rosenvinge eta Xoel Lópezen kontzertuei irekiera emanaz. Aho uhal (2021, Airaka) diskoaren aurkezpen lanetan, ia 100 kontzertuko bidea egin zuen 5 estatu desberdinetan zehar. Rozalén, Alaia Martin, Kiko Veneno, Ariel Rot, Iván Ferreiro, Judit Neddermann… luzea da harekin elkarlanak egin dituzten artisten zerrenda. Musika Bulegoa Saria jaso zuen 2022an eta soinu banden konposaketa eta ekoizpenean ere aritu da. Oraingoan, Zainak eman (2024, Balaunka) bere hirugarren albuma aurkeztera dator, Kataluniako Olivera estudioetan ekoiztu eta grabatutako bere lan arriskatuena.
Ikusi Gure Ahotsak 2025 Emakume Musikarien Zikloaren egitarau osoa eta deskontuak.