© Olivier Houeix
Dantza

Noé Malandain Ballet Biarritz

mai. 18 - mai. 20 2023 • 19:30

32€ / 23€ / 15€

Victoria Eugenia Antzokia

70 minutu

Oharra

Maiatzaren 20ko emanaldiaren ondoren Thierry Malandain koreografoak laneko zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan. 

Uholde unibertsalaren eta Noeren arkaren mitoak dantzari zergatik ez eragin? Thierry Malandain-ek erronka bere gain hartu du. Sorkuntza honekin, gizadiari omen egiten dio.

“Uholde unibertsalaren mitoaren bitartez, Noek haustura eragin zuen gizadiaren historian. Iragana laburbilduz eta geroa prestatuz, mundu berri baten sortzea irudikatzen du, aitzinekoa baino hobea. Bigarren Kreazioa, gizakien gaizkiak eta ahuleziak hondatutako lehena ezabatzeko. Bidenabar, ontzian ez ditugu abere guztiak hartuko, baizik eta gizakiak, gizadi aldakorra. Adan lurrekoa bazen, Noe, Adan berri hau, uretakoa da; eta lan hau bere irudi sinboliko eta dantzaria da.” Thierry Malandain.

Koreografia: Thierry Malandain. Musika: Gioacchino Rossini - Messa di Gloria. Dekoratua eta jantziak: Jorge Gallardo. Argiztapen diseinua: Francis Mannaert. Jantzien errealizazioa: Véronique Murat. Dekoratua eta osagarrien errealizazioa: Frédéric Vadé. Koprodukzioa: Chaillot - Théâtre National de la Danse (Paris), Opéra de Saint-Etienne, Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia de Donostia / San Sebastián - Ballet T, CCN Malandain Ballet Biarritz.
Laguntzaileak: Opéra de Reims, Théâtre de Gascogne - le Pôle, Theater Bonn (Allemagne), Forum am Schlosspark – Ludwigsburg (Allemagne).

 

© Olivier Houeix