Nhil59. Jazzaldia: tokiko taldeen hautaketa
2024 otsailak 26 • 19:30
Data aldaketa
Gonbidapenarekin
Otsailaren 1eko oharra (13:45)
Emanaldi hau otsailaren 1ean iragarrita bazegoen ere, atzeratu egin da otsailaren 26ra.
Asel Errasti (bateria), Xabi Zuazabeitia (baxua), Beñat Arrieta (gitarra), Sara Alonso (ahotsa, pianoa), Lia Garai (saxoa), Aitor Ruiz de Austri (tronboia)
Nhil taldea 2017an hasi zen eratzen. Beren lehen EPa, Aztarnak autoekoiztua, 2020an argitaratu zen. Ondoren, bigarren lana grabatu zuten, beren lehen LPa, Bizi bagina bezala (2022). Bertan biltzen diren bederatzi abestien letrek, ingelesez eta euskaraz, barne gatazkez eta bizitzako orekaren bilaketa etengabeaz hitz egiten dute.
Pop, soul eta funk ukituek definitzen dute Nhilen soinua, eta izan duten bilakaera nabarmenari esker hainbat agertokitan aritu dira, besteak beste RTVEko Radio 3 kontzertuetan, Hondarribiko Jazzaldian eta BIMEn.
Oharra
Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.