Zinema Giza Eskubideen Zinemaldia

Nadie está lejos 2022

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 45 minutu

LEHIAKETATIK KANPO

  • Espaina.
  • Zuzendaritza: José Antonio Vitoria.
  • Ekoizpena: Ados Filmak, Bidebitarte Kooperatiba.
  • Ekoizpen exekutiboa: José Antonio Vitoria.
  • Gidoia: José Antonio Vitoria.
  • Eszena-zuzendaritza: Garbi Losada.
  • Dramaturgia: Garbi Losada, José Antonio Vitoria.
  • Argazkia: Beñat Revuelta.
  • Musika: Javier Asín.
  • Muntaketa: Beñat Revuelta, Rubén Prieto.
  • Aktoreak: Andrea Segovia, Dante Calderón, Javier Asín, Iris Cárdenas, Marcos Iranzo, Marta Antoñana, Maynor Ramos, Mila Espiga, Naoufal Amih, Rubén Saunier.
Pertsona gorrentzako azpitituluak

Pobrezia, etxegabetasun edo kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden pertsona talde baten esperientzia jasotzen du dokumentalak eta, bereziki, Iruñeko PARIS 365 jangela solidarioko erabiltzaileenak. Haiek, Ados Teatroa antzerki taldearekin batera, Aporofobia STOP ikuskizunaren sortze-prozesuan parte hartzen dute. Antzerki Sozialaren Ars Mediterranea 2022 Saria jaso berri duen proiektuak arte eszenikoak erabiltzen ditu kolektibo hori positiboan ikusarazteko eta eraldatzeko tresna gisa.

Ikuskizuna sortzearekin eta erakustearekin batera, dokumentalak jantokiko erabiltzaileen bizitzak eta sortze-prozesuaren faseak erakusten dizkigu urte osoan zehar, lehen bileretatik azken emanaldietara, prozesuak berak pertsona horiek nola eraldatzen dituen ikusteko aukera emanez.

Solasaldia

Oharra

Gonbidapenak eskuragai apirilak 14tik aurrera ERRESERBATU botoian eta Victoria Eugeniako leihatilan.