© Fernando Marcos
Dantza

Na Floresta + Duende + CantusCompañía Nacho Duato

2025 otsailak 14 • 19:30

28 € / 22 € / 12 €

Victoria Eugenia Antzokia

73 minutu

Estreinaldia

Nacho Duato Konpainiaren funtsezko zutabeetako bat Nacho Duatoren errepertorioaren berreskurapena da. Bere balletak harribitxi handiak dira, gordetzea eta ikusle zein artista belaunaldi berriekin partekatzea merezi duten harribitxiak.

Zuzendari artistikoa: Nacho Duato Zuzendari laguntzailea: Emilia Jovanovich Gerentea: Lucia Spagnoli Zuzendari teknikoa: Nicolás Fischtel Teknikariak: Rubén Camacho, Pau Komunikazioa: Maya Martín Administrazioa eta ekoizpena: Noemí García Errepikatzaileak: Luisa María Arias, Mar Baudesson Irakasle gonbidatua: Jorge Christoff Piano-jotzailea: Irina Nefodova Dantzariak: Alejandro Santomé Leiro, Claudia Santamaría, Engel Pérez, Hiroto Iida, Hitomi Sakamoto, Isabella Esther Zocche, Jesyca Chugg, Kaylie Beard, Lauren Fiddes, Lily Pakula, Luca Pelaia, Pablo Fahle Diego, Pedro Ferreira Castelo, Salvatore David Marigliano, Samantha Escobar, Sara Ciafrone, Sofia Fenu, Tomás Fontanet

Na Floresta

Na Floresta triptiko musikal bat da. Amazoniako oihanetako edertasuna islatzen du, haren distiraren esentzia zuzenean folkloretik jasoz. Energia sutsu batek biltzen du lan hau. Edukiz eta arintasunez betetako sekuentzien bidez sortu da, baina ez du mezu zehatzik helarazten; aitzitik, musikatik abiatuta mugimendua sortzeko aitzakia da. Hala ere, naturarekiko harreman estuaren sentimendua komunikatzen du.

Duende

Debussyren musikaz maitemindu zen aspaldi Duato; bereziki, konpositoreak naturaren soinua musika bihurtzeko duen moduaz. Haren musika entzutean, Duatok formak ikusten ditu, ez pertsonak, harremanak edo gertaerak. Horregatik, bere ustez, Duende (iratxoa edo xarma) obra ia eskultorikoa da: gorputz bat, melodiarekiko harmonian dagoen mugimendu bat.

Modu ludikoan, balletak izena ematen dion hitzaren askotariko esanahien adierazpideetan ikertzen du, halaber: flamenkoaren artean duende-a izatea xarma edo magia izatea da; iratxoak, berriz, haurren ipuinetan edo pertsona sineskeriatsuen irudimenean, oso modu ezberdinean irudikatzen dira.

Cantus

Nacho Duatok bere konpainia gaztearentzat sortu duen obra berriak hizpide ditu gerra baten izugarrikeriak, gerran harrapatuta dauden gazteen begien bitartez, eta nola indarkeriak eta suntsiketak beren bizitzak kaltetzen dituen. Karl Jenkinsen musika hunkigarriak narratibaren sakontasuna eta emozioak goratzen ditu.

 © Fernando Marcos