
Myra Melford (pianoa), Allison Miller (bateria eta perkusioa), Nick Duston (kontrabaxua)
Lux Triok –Myra Melford pianistak eta Allison Miller bateria-jotzaileak zuzendua– harrotasun handiz aurkezten du bere debut eponimoa. Programak taldekideen konposizio originalak aurkezten ditu: gai filosofiko eta espiritualak jazzaren bidez aztertzen dituzten kantuak. Lux Trio izenak argiak Lurreko bizitzaren aniztasunean jokatzen duen papera du inspirazio-iturri, eguzkiaren izpien bizitasunetik hasi eta ozeano sakonenetako izakien bioluminiszentziaraino; hots, bandak esploratu nahi dituen altueren eta sakoneren erreferentzia iradokitzailea. Melforden ustez, musikarien konbinazio horren ondoriozko soinua da «txinparta bat ardagaira jaurtitzea bezalakoa: dena sugar bihurtzen da berehala». The Big Takeoveren arabera, “Tomorrowlandek estandar berri bat ezartzen du XXI. mendeko free jazzerako eta post-boperako”. Oraingoan hirukote gisa emango dute kontzertua.