Musika

Luis Bonilla Exploding Pig

2023 azaroak 19 • 19:00

15 €

Victoria Eugenia Club aretoa

Luis Bonilla (tronboia), Fabio Schurischuster (gitarra), Albrecht Klinger (baxua), Bernhard Wimmer (bateria)

Exploding Pig banda emergente eta eklektiko bat da, jatorriz Austriakoa. Musikaren arloan prestakuntza eta talentu handia duten lagun batzuek osatua da taldea, eta bazterrak nahasteko prest daude beren soinu eta estilo moldakorrekin, askotan jazzaren eta 70eko hamarkadako musika pornoaren arteko topagune gisa deskribatua. Exploding Pig pandemiak ezarritako berrogeialditik eta murrizketetatik jaio zen. Estatu Batuetako pop kulturaren eta taldearen Ebɛr maskotaren eraginak jasota, generoari desafio egiten dion eta rollo ona transmititzen duen soinua barreiatzen du Exploding Pigek. Beren musikarekin, ezarritako mugak gainditzea dute helburu, jazz, hip-hop, lounge psikodeliko eta lo-fi erritmoen elementuak konbinatuz.

Austrian egoitza duen taldea irrikaz dago agertokietara itzultzeko eta beren soinu hain bereizgarriei zukua ateratzen jarraitzeko.