Antzerkia

Las avesLa Calòrica

2023 martxoak 25 • 19:30

22 € / 16 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 90 minutu

Pisteter enpresario gaztea eta haren bizilagun Evélpides ezin dira itzuli etxera. Eta ez zaie bururatzen nora joan daitezkeen nahi luketen bizimodu eroso, lasai eta zergagabea izateko. Halabeharrez, argi-oilar xalo batekin egingo dute topo basoan, eta jokabidea aldatu beharraz hasiko dira pentsatzen: eta giza izateari utzi eta hegazti bihurtuko balira? Are gehiago: eta munduko hegaztiak konbentzituko balituzte gizarte berri bat sortzeko, honako printzipio oinarrizko hauetan oinarritua: Norbanakoa, Jabetza eta Lehia?

Eginkizuna ez da batere erraza. Jendetzak konbentzitu beharko dituzte kontakizun sendo eta zirraragarri batez, mundua mundu denetik bertan diren botere zaharrekin negoziatu beharko dute, baliteke-eta prest ez egotea inolako aldaketarik onartzeko; burdinazko eskuaz ekin beharko diote arerioen kontra, Demokraziarekin eta Kapitalismoarekin aurrez aurreko solasa izateraino. Las aves taldean sortutako lana da, Aristofanesen izen bereko antzezlanetik abiatuta.

Dramaturgia: Joan Yago. Zuzendaritza: Israel Solá. Interpreteak: Xavi Francés, Aitor Galisteo-Rocher, Esther López, Marc Rius. Eszenografia, jantziak, argiztapena: Albert Pascual. Eszenografia, jantziak, argiztapena: Guillem Rodríguez (Arnau Vallvéren laguntzarekin). Karakterizazioa: Anna Rosillo. Eszenografiaren gauzatzea: La Calòrica, La Forja del Vallès. Jantzien gauzatzea: Albert Pascual. Eszenografiako LED argiak: L&D Lights. Makinista: Pere Sànchez. Off-eko ahotsak: Queralt Casasayas, Arnau Puig, Andrea Ros, Vanessa Segura, Júlia Truyol, Pau Vinyals. Argazkiak: Anna Fàbrega. Bideoa: Moosemallow Crew. Ekoizpen exekutiboa: Júlia Truyol, Roser Soler. Ekoizpena: La Calòrica.