© Juan Carlos Arévalo
Antzerkia

La RegentaSecuencia 3

2025 otsailak 8 • 19:30

24 € / 18 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 110 minutu

Desiren eta maitasunaren grina gainezkatuaren eta probintziako moral sozialaren eta traizioaren kateen arteko borrokari buruzko istorioa.

Vetusta hirian girotua, La Regenta, 1884ean argitaratu zen, XIX. mendeko espainiar literaturako eleberri handienetako bat da, eta historiako garrantzitsuenetakoa, kritikari askoren ustez.

Antzezlan naturalista honek gogor islatzen du goi-mailako klase alfer batek eta moral hipokrita eta itogarria inposatzen duen klero batek menperatuta duten probintziako hiri bateko giroa. Ana Ozores da protagonista, Victor Quintanar jaunarekin ezkontzen den neska eder eta gaztea; hura Vetustako Auzitegiko gobernatzaile ohia da, bera baino askoz zaharragoa, berekoia, eta, hein batean, errealitatearekin zerikusirik ez duen mundu batean bizi da.

Ana estuturik sentitzen da bere ezkontza harremanean, eta bere frustrazioa dela-eta, harrapatu egin dute Álvaro jaunak, hiriko donjuanak, eta bere aitorleak berak, Fermín de Pas jaunak, zeinak bere emazte bihurtu nahi duen.

Antzezleak: Joaquín Notazrio, Francesc Galcerán, Alex Gadea, Ana Ruiz, Pepa Pedroche, Lucía Serrano, Jacobo Dicenta, Alejandro Arestegui Egilea: Leopoldo Alas Clarín Egokitzapena: Eduardo Galán Zuzendaritza: Helena Pimenta Zuzendari laguntzailea: José tomé Zuzendari laguntzailea: Almudena Ramos Eszenografiaren diseinua: José Tomé, Marcos Carazo Argiztapenaren diseinua: Nicolás Fischtel Jantzien diseinua: Yaiza Pinillos Jantzitegia: Sastrería Cornejo Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Iñigo lacasa Koreografia: Nuria Castejón Ekoizpen exekutiboa: Secuencia 3 Ekoizpen zuzendaritza: Luis Galán Koordinazio teknikoa: Luis garcía Ekoizpena eta komunikazioa: Beatriz Tovar, Borja Galán Ekoizpen laguntzailea: Inma Almagro Finantzia eta zuzenbide saila: Marina C. Feliu Administrazioa: Gestoría Magasaz Diseinu grafikoa: Hawork Studio (Alberto Valle, Raquel Lobo, Sara Ruiz) Kartelaren argazkia: Juan Carlos Arévalo Makillaje eta ile-apainketa: Roberto Palacios Garraioa: Miguel Ángel Ocaña Banaketa: Ginés Sánchez, Sergio Bethancourt Produkzioa: Secuencia 3 Koprodukzioa: Teatro Fernán Gómez Centro Cultural de laVilla Laguntzaileak: Serveis de l’espectacle focus, Pentación, Saga Producciones, Hawork Studio, Olympia Metropolitana

© Juan Carlos Arévalo