La madreAitana Sánchez Gijón
abe. 13 - abe. 14 2024 • 19:30
26 € / 20 € / 12 €
Hizkuntza: gaztelania
Ama batek gehiegi maite al dezake? Ba al dago mugarik maitasun horrentzat? Zer gertatzen da seme-alaba bat hazi eta alde egiten duenean?
Annek bizitza bat eraiki du bere seme Nicolásen inguruan, eta orain alde egin denez, galerari, habia hutsari eta senarrarekiko benetako loturari aurre egin behar izango dio.
Berarentzat edo besteentzat bizi izan da? Merezi izan du? Badu zentzurik geratzen denak? Hartu dituen erabakiek oinazetu egiten dute, eta hainbeste du esateko orain...
Oscar, Tony eta Moliere sariak irabazitako Florian Zelleren lan erakargarri eta hunkigarria da La madre. Aitana Sánchez-Gijón agertokietara itzuli da azken aldiko pertsonaiarik goraipatuenetako batekin, bakardadearen, hutsaren eta zuhurtasunaren mugak zeintzuk diren zalantzan jartzen dituen lan honetan.
Antzezleak: Aitana Sánchez-Gijón, Juan Carlos Vellido, Álex Villazán, Júlia Roch. Zuzendaritza: Juan Carlos Fisher. Dramaturgia: Florian Zeller. Musika sorkuntza: Joan Miquel Perez. Eszenografia: Alessio Meloni Argiztapena: Pedro Yagüe. Jantziak: Elda Noriega Zuzendari laguntzailea: Rómulo Assereto. Ekoizpen zuzendaritza eta ekoizpen exekutiboa: Nuria-Cruz Moreno. Ekoizpen zuzendaritza laguntzailea: Fabián T. Ojeda Villafuerte. Produkzio burua: Blanca serrano. Birako gerentea: Paco Flor. Administrazioa: Henar Hernandez. Zuzendaritza teknikoa: Manuel Fuster. Prentsa burua: María Diaz. Argazkiak: Sergio Parra. Diseinu grafikoa: Eva Ramón. Banaketa: Fran Ávila Distribución y Producción Teatral. Ekoizpena: Barco Pirata Producciones. Koprodukzioa: Producciones Rokamboleskas.