© David Herranz
Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

La ermita2023

Iragandako ekitaldia

7,50 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 107 minutu

  • Espainia.
  • Zuzendaritza: Carlota Pereda.
  • Ekoizpena: Carlos Fernández, Laura Fernández Brites, Iñaki Gómez, Pablo Echart / Filmax, Un Regalo para Ane, Castelao Pictures, Castelao Productions, Bixagu Entertainment.
  • Gidoia: Albert Bertran Bas, Carmelo Viera, Carlota Pereda.
  • Argazkia: Rita Noriega.
  • Musika: Pascal Gaigne.
  • Muntaketa: David Pelegrín.
  • Aktoreak: Belén Rueda, Maia Zaitegi, Josean Bengoetxea, Loreto Mauleón, Jon Olivares, Elena Irureta, Nagore Aranburu.

Carlota. Pereda. Cerditako (2018/2022) gure neska. 27 sari (atzo arte). Belén. Rueda. El orfanato (2007), No tengas miedo (2009) edo Spanish Movieko (2011) gure dama, Horiekin batera, Maia Zaitegi, euskal zineman (eta haratago) irmo, oso irmo, ari diren neska gazte horietako bat. 20.000 erle espezieko (2023) Sofía Oteroren tankerara. Nafarroan, Zugarramurditik nahiko hurbil eta, ezinezkoa dirudien arren, Medici della peste haietako Veneziatik ez oso urrun. Aspaldi batean, izurria. Orain, ama bat hilzorian eta beste bat dagoeneko zendua. Panpina bat, neska mamu bat. Hurbileko polizia bat. Joaldunak, inauteri lizuneko izaki horiek (txano konikoa, ardi larruzko txalekoa, zintzarriak…). Sua. Sua.

© David Herranz