Musika

La Corte de FaraónSasibill

ira. 9 - ira. 10 2023 • 19:00

38 € / 28 € / 18 €

Victoria Eugenia Antzokia

Egiptoko herri osoa egon da Putifar jeneral garailearen etorreraren zain, eta errege-erreginek Lota eskaini diote opari, neskatxa gazte bat, ustez garbi eta aratza. Baina ez dakite Putifar zauritu egin dutela gerran, eta une txarrenean dagoela ezkontza ondorengo lanak egiteko. Hori dela-eta, soldadu hurbilenek esklabo gazte bat ekartzen diote emaztea entreteni dezan eta senarrari dagozkion betebeharrak bete ditzan.

La Corte de Faraón zarzuelako musika-piezarik ezagunena Son las mujeres de Babilonia kuplea da, hots, "Ay ba, Ay ba, Ay babilonio que marea…" dioen hura.

Aktore talde handia izango da zarzuela honetan, eta denen buru Elisa di Prieto, Marife Nogales, Alicia Montesquiu, Jon Imanol Etxabe, Facundo Muñoz eta Sasibill balleta, orkestra eta abesbatza, denak ere Arkaitz Mendozaren esanetara musikari dagokionez, eta Josean Garcíaren arte-zuzendaritzapean.