© Pedro Gato
Antzerkia

La CelestinaAnabel Alonso

2023 abenduak 16 • 19:30

24 €/ 18 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 110 minutu

Anabel Alonso du protagonista Secuencia 3k aurkezten duen La Celestinak. Eduardo Galánek moldatu du eta Antonio C. Guijosak zuzendu.

Calisto, mutil prestu eta ederra, Melibea dagoen baratzean sartzen da, eta guztiz maitemintzen da neskaz. Haren errefusaren aurrean, eta bere zerbitzari Semproniok aholkatuta, Melibearen zaintza Celestinaren esku uztea erabakitzen du, bere bitartez maite dezan lortzeko. Maitasun artekariak, bere trikimailuen bidez, Melibea Calistoz maitemintzea lortzen du.

Calistoren zerbitzariak nagusiaren maite-su horretatik onura ateratzen saiatzen dira: urrezko kate bat agindu zion Celestinari, Melibearen borondatea lortzen laguntzen bazion. Hori gertatutakoan, zerbitzariek beren partea erreklamatzen dute, eta Celestinaren ezezkoaren aurrean, hil egiten dute. Horregatik, atxilotu eta exekutatu egiten ditu justiziak.

Calisto eta Melibearen azkeneko elkarraldian, mutil gaztea, neskaren baratzeko hormatik salto egitean bere morroi Sosiari laguntzeko, erori eta hil egiten da. Gertaera horrek Melibearen suizidioa eragiten du bere aita Pleberioren begirada urrikalgarriaren aurrean, eta hausnarketa moral eta existentzialistekin amaitzen du hark tragikomedia hau.

Aktoreak: Anabel Alonso, José Saiz, Victor Sainz, Claudia Taboada, Beatriz Grimaldos, David Huertas. Egilea: Fernando de Rojas. Egokitzapena: Eduardo Galán. Zuzendaritza: Antonio C. Guijosa. Eszenografia diseinua: Mónica Teijeiro. Argiztapen diseinua: José Manuel Guerra. Jantzien diseinua: Mónica Teijeiro. Jatorrizko musika, soinu gunea: Manuel Solís. Ekoizpen exekutiboa: Secuencia 3. Ekoizpen zuzendaritza Dirección de producción: Luis Galán. Koordinazio teknikoa: Luis García Sánchez. Eszenografia sorkuntza: Luis Bariego / Secuencia 3. Diseinu grafikoa : Alberto Valle, Raquel Lobo / Hawork Studio. Ileapainketa, makillajea: Roberto Palacios. Argazkia: Juan Carlos Arévalo

© Pedro Gato