Antzerkia

Kinky Boots el musicalTheatre Properties

ots. 21 - ots. 23 2025 • 21: 20:30 / 22: 17:00 + 20:30 / 23: 17:00

55 € / 50 € /45 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania

Argumentua benetako gertaera batean oinarrituta dago. Charlie Price zapatari artisau baten semea da, Ingalaterrako herri batean hainbat familiari lana ematen dien fabrika baten jabearena.

Simonen (Lola) familian ere aita zurrun samarra da, eta inoiz ez du ulertu dantzarako duen zaletasuna, are gutxiago amaren takoi altuko oinetako gorriekiko bere erakarpena.

Charlieri bat-batean hil zaio aita eta bere gain hartu behar izan du gain behera doan familia-negozioa. Langileak eszeptiko dira, Charlie ez dutelako nagusi izateko gai ikusten, eta Charlie Londresera doa irtenbide bila.

Hala, ustekabean Lola ezagutuko du, barietate artista. Lola mugitzen den giroan oso moda berezia zabaldu da; plataformadun bota altuak eramatekoa. Ordea, bota horiek ez daude gizon baten pisua jasateko eginak eta horrexegatik hausten zaizkio beti takoiak. Charlie horretaz ohartu da, eta konturatu da pagotxa bat duela oinetakoen merkatuan ustiatzeko.

Barre-algarak eragin, hunkitu, dantzan jarri eta gogoeta egitera bultzatuko zaituen ikuskizuna. Adrenalina hutsa!