Egitaraua:
Franz Schubert
Fantasia Wanderer Op. 17 D.760
Drei Klavierstücke Hilondoko Op. D.946
2 Scherzo D.593
Nortasuna, finezia eta argia, horra Judith Jauregui donostiarraren hiru bereizgarri. International Piano aldizkari ingelesak honako hitzok erabili ditu berriki hura deskribatzeko: “intuizio sortzailea”, “artista irudimentsua, interprete harrigarriro pertsonala, txundigarria bere espresioaren heldutasunagatik”. Eta Piano News aldizkari alemanaren hitzetan, berriz, “interpretazioaren bikaintasunaz gainera, benetan zer esanik baduen piano-jotzaile bat entzuten ari garelako inpresioa egiten du”.
Azken denboraldietan, berotasun handiz hartu izan dute nazioarteko hainbat areto erreferentziazkotan, hala nola Madrilgo Auditorio Nacionalen, Parisko Louvre Auditorioan, Berlingo Konzerthaus-en, Tokioko Suntory Hall-en, Pekingo NCPAn edo Bogotako Teatro Mayor-en.