Jokin Pinatxo (ahotsa, gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Julen Barandiaran (baxua) eta Javier Echarri (gitarra).
Urte eta erdiko bira egin du Janus Lester-ek, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abendua) lehenengo diskoarekin debutatu zuenetik, euskal eszenaren lehenengo mailan bere lekua finkatu arte. 100 kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Estatuan eta Finlandian, besteak beste. Hainbat artistarekin kolaboratu du, hala nola Izaro eta Idoiarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere abestu du. Kilometroak jaiaren abestia konposatu du, eta Dabadaban grabatutako zuzeneko EP bat argitaratu du. Eta, batez ere, nonahi harritu du publikoa, euskal panoramako ahotsik indartsu eta berezienetakoa baitu.
Janus Lesterrek Lore disko berria aurkeztuko du.