III. Nazioarteko Opera eta Zarzuela Lehiaketaren finalaOpus Lirica
2024 uztailak 13 • 19:30
25 €
Aurreko bi faseetan sailkatutako 20 kantarik hartuko dute parte Donostiako Nazioarteko Opera eta Zarzuela III Lehiaketan. Abesteaz gain, parte-hartzaileek ariak antzeztu beharko dituzte epaimahaiaren aurrean. Ainhoa Garmendia Opus Liricako zuzendari artistikoaz, Ana Nebot soprano eta ahots irakasleaz eta Rodrigo de Vera zuzendari eta korrepetidoreaz gain, nazioarteko opera munduko lau pertsona garrantzitsuz osatua egongo da epaimahaia: Rebekah Rota (Oper Wuppertaleko intendentea, Alemania), Björn Peters (Semperoper-eko zuzendari artistikoa, Dresden-Alemania), Damià Carbonell (erbehereetako Opera Nazionaleko zuzendari artistikoa) eta Christopher Carroll (Ingalaerrako agente artistikoa). Sariak lanerako kontratuak izango dira eta ikuskizunaren amaieran jakinaraziko dira.
Lehiaketa hau Euskal Herri osoan dagoen opera lehiaketa bakarra da. Lehen bi edizioetan 20 herrialdetako 100dik gora abeslari aurkeztu ziren.