Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Ghost Cat AnzuBakeneko Anzu-chan, 2024

2024 urriak 26 • 19:00

7,50 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: japoniera - Azpitituluak: euskara - 90 minutu

  • Japonia-Frantzia.
  • Zuzendaritza: Yoko Kuno, Nobuhiro Yamashita.
  • Ekoizpena: Pierre Baussaron, Keiichi Kondo, Hiroyuki Neigishi, Emmanuel-Alain Raynal, Shunsuke Yanagisawa / Bakeneko Anzu-chan Production Committee.
  • Koprodukzioa: Yukari Nishikaw.
  • Ekoizpen eragilea: Carole Baraton, Eric Beckman, Yohann Comte, Dave Jesteadt, Pierre Mazars, Rodney Uhler.
  • Gidoia: Shinji Imaoka.
  • Argazkia: Masato Makino.
  • Animazio-zuzendaritza: Namiko Ishidate, Yukie Nakauchi.
  • Musika: Keiichi Suzuki.
  • Muntaketa: Toshihiko Kojima.

Euri jasa handi baten erdian, fraide batek katutxo bat aurkitzen du, Anzu izenez bataiatu eta ondo zainduta hazten duena. Hala, 30 urte geroago, katutxoa ez da ez hil; are gehiago, “katu mamu” bihurtu da, eta gizaki baten moduan hitz egin eta bizi da. 37 urterekin ziklomotorrean bidaiatzen dabil, eta lanaldi partziala du masajista gisa. Egun batean, fraide zaharrak Anzuri eskatzen dio Karin zaintzeko, 11 urteko bere biloba; aitak abandonatu egin du eta gogoz kontra hartu du fraideak. Hasieran, beren nortasun biziek talka egiten dute eta sutan jartzen dira, baina pixkanaka hasiko dira elkar ulertzen. Orduan, Karinek mesede bat eskatzen dio Anzuri: bere ama zendua ikusi nahi du berriro. Horixe da infernu gorrira eramango dituen bidaia dramatikoaren abiapuntua.

ANIMEDON LOGO WEB 2