Literatura Poesia Orduak

Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa bizikoGotzon Barandiaran

2024 irailak 3 • 19:00

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: euskara - 75 minutu

Agortuta

Poesia Orduak programaren bigarren saioan, Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuko poemak errezitatu eta kantatuko dituzte, idazlearekin batera, Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garciak.

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra.

Liburuko 11 poema musikatu eta errezitatutako instrumentuekin (bi biolin, bi gitarra, mandolina, xirula, musu-gitarra eta perkusio-bateria).

Informazio gehiago: Poesia Orduak.

Oharrak

Gonbidapenak egunean bertan ahal izango dira jaso webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.