Euskal Hot Klub59. Jazzaldia: tokiko taldeen hautaketa
2024 otsailak 13 • 19:30
Gonbidapenarekin
Eric Lecordier (gitarra), Iñigo Zubizarreta (gitarra), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Txomin Duhalde (perkusioa)
Euskal Hot Kluben inspirazio iturria Django Renihardtek bere ijito estilo bereziarekin jazzaren mundua irauli zuen hogeita hamarreko hamarkadako Parisko kale zalapartatsuak dira. Hortik abiatuta, taldeak mugak gainditu eta euskal musikaren kultura integratzen du, dimentsio berri bat gehituta.
Txominek, perkusioan, euskal rockaren dinamismoa ekartzen du; Aritzek, kontrabaxuan, tradizio joriarekin uztartzen du taldea, eta azkenik, Iñigok eta Ericek, gitarran, zubiak eraikitzen dituzte estilo desberdinak lotzeko, rocka, euskal kantu tradizionalak eta Djangoren musika bat eginez.
Ijito jazzaren eta euskal tradizioaren arteko fusioa lantzen dute, estiloak eta garaiak nahastuz eta ausardia modernoaren eta nostalgiaren artean bideak urratuz. Hala, sormena eta autentikotasuna da horren guztiaren emaitza.
Oharra
Gonbidapenak kontzertuaren egunean bertan jaso ahal izango dira, antzokiko leihatilan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.