Musika

Euskal Herriko Gazte OrkestraGabonetako kontzertua

2024 urtarrilak 2 • 19:30

14 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Unai Urrecho, zuzendari gonbidatua

Egitaraua:

La gazza ladra, Obertura (G. Rossini)
4. sinfonia (J. Brahms)

Urtero bezala, EGOk neguko kontzertuekin duen hitzorduarekin bat egingo du. Oraingoan, atrilean Rossiniren La gazza ladra obraren obertura eta Brahms-en 4. sinfonia ipiniko dituzte, zalantzarik gabe, bi jeinu horien espiritua hobekien ordezkatzen duten konposizioetako bi.

Energia, umorea, lirismoa, drama… osagai hauek aurkituko ditugu, besteak beste, kontzertu honetan. Oberturari hasiera ematen dioten kaxaren tarrapatek entretenimenduz eta kalitatezko musikaz beteriko emanaldia iragartzen dute.

Programa [PDF]