Rubén Gimeno, zuzendaria
Egitaraua:
Maurice Ravel
Ma Mère l’Oye: Suite
Anton Dvorak
8. sinfonia, Op.88
Ravelen obra xarmagarrietako batekin abiatuko da Euskal Herriko Gazte Orkestrak eskainiko duen egitaraua. Orkestrazioa distiratsuko Ma Mère l’Oye hasiera batean pianorako konposatutako haurrentzako pieza bilduma bat da. Musika hau sortzeko Ravelek erabilitako testuren fintasuna benetan txundigarria da.
Programa honetan, Dvoraken Zortzigarren sinfonia eskainiko da. Maisutasunez orkestratua, bohemiar musika herrikoian oinarrituta dago. Dvorakek bere udako etxean sortu zuen obra hau. Izan ere, etxe horretan pentsamenduen jarioa askeagoa zen. Nahiz eta aldizkako eztanda dramatikoak agertzen diren, Zortzigarren sinfonian euforia bukolikoaren tonua gailentzen da, bizirik egotearen poztasuna mirari naturalak ematen diren mundu batean.