Euskal Herriko Gazte Orkestra + Euskal Herriko Gazte AbesbatzaRubén Gimeno, zuzendaria
2023 urtarrilak 2 • 19:30
14 € / 10 €
85 minutu
Egitaraua:
E. Grieg: Peer Gynt Suite 1+ 2
P. Sorozabal: Gernika
R. Vaughan Williams: Toward the unknown region
J. Sibelius: Finlandia
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) murgilduta jarraitzen du bere 25. urteurreneko ospakizunetan.
Oraingoan, EGOk eta EHGAk (Euskal Herriko Gazte Abesbatza) indarrak batuko dituzte, Pablo Sorozabalen jaiotzaren 125.urteurrenaren harira, elkarrekin Gernika oratorioa eskaintzeko asmoz. Jon Bagües musikologoaren hitzetan “arima ukitzen duen obra” da honakoa.
Gernikarekin batera, beste himno bat, oraingoan, itxaropenari ereserkia den Sibeliusen Finlandia obra, Errusiaren aurrean finlandiar abertzaletasuna pizteko sortutakoa.
Eta kontraste moduan, orkestrak Grieg konpositoreak sortutako Peer Gynt lan iradokitzaile eta deskribatzailea interpretatuko du. Obra horrek eta Walt Whitman ezagunaren poema batean oinarrituta dagoen Vaugahn Williamsen Towards the unkown region lanak osatuko dute EGOren ospakizun urte berezi honi amaiera emango dion egitaraua.