Epaiketa arrotzariIndubio
ots. 13 - ots. 14 2025 • 13; 19:30 / 14; 17:30
15 €
Hizkuntza: euskara - 90 minutu
Oharra
Otsailaren 13ko emanaldiaren ondoren, Iñigo Santacana zuzendariak ikuskizunaren xehetasunen berri emango die bertaratuei antzokiko Club Aretoan. Topaketan Andoni Mutiloa arituko da gidari lanetan.
Albert Camusen Arrotza eleberriko protagonistaren aurkako epaiketa itxuratuko duen parte hartze lana da %100ean. Ikusleak antzerki aretoan sartzen dira, epaiketa gela bihurtuko dena. Hondartzan pasioan dabilen Mersol jaunak norbait hiltzen du ageriko arrazoirik gabe. Hilketa hori jakinaren gainean egin du ala ez?
Emanaldi bakoitzean, konpainiako aktoreek ikusleak gidatuko dituzte epaiketa publikoa eraikitzeko. Epaia gauero erabakiko da aretoan. Lan interaktiboa bultzatzen du, ikusleek elkarren artean hitz egin eta obrako protagonistarekin zer gertatuko den erabakiko baitute. Helburu soziala du: jendeari nola epaitzen duen hausnarrarazten dio, nola epaitzen du eta zein baldintzatan dauden.
Antzezlana pertsona itsu eta entzumen galera duten gorrentzako egokitu da.
Zuzendaritza eta testua: Iñigo Santacana Antzezleak: Silvia Larrauri, Luix Mitxelena, Ziggy Docherty Eszenografia eta argiztapena: Alessandro Argangeli Zuzendaritza eta dramaturgia aholkularia: Carlos Tuñon