Musika

El caseríoLirica Sasibillen 25. urteurrena

abe. 20 - abe. 22 2024 • 19:00

38 € / 28 € / 20 €

Victoria Eugenia Antzokia

El caserío euskal usadioetan inspiratutako obra da. Santiren baserriaren inguruan garatzen da ekintza; Ana Mari eta Jose Migel ilobekin bizi den gizon heldu bat da bera.

Euskal baserriak eskatzen duen familiaren jarraipena dela eta, Jose Migel eta Ana Mariren arteko ezkontza posible batean pentsatzen ari da Santi.

Ana Otxoa sopranoa, Alberto Arrabal baritonoa eta Igor Peral tenorra, Ana Miranda, Klara Mendizabal, Iker Casares, Koldo Torres, Ekaitz González de Urretxu, Jon Imanol Etxabe, Arkaitz Mendozak zuzendutako Sasibill orkestra eta korua, Josean Garcíaren zuzendaritza artistikoarekin, eta Kresala dantza taldea dira Sasibill elkarte lirikoaren 25. urteurrena ixten duen zarzuela maiteenetako batean parte hartuko dutenak.