© Tony Porcar
Musika

Eddie Henderson Quartet

2023 apirilak 20 • 19:30

18 €

Victoria Eugenia Club aretoa

75 minutu

Berria

Eddie Henderson (tronpeta), Arnie Somogyi (kontrabaxua), Matyas Gayer (pianoa), Stephen Keogh (bateria)

Eddie Henderson tronpeta-jotzailea jazzaren legenda bizia da, gaur egun ere bere ibilbide osoan zehar izan duen maila instrumental itzelari eusten diona.

New Yorken 1940an jaioa, afro-amerikar soinuekin lotutako artisten semea izateak musikarekiko grina piztu zion. Diotenez, 9 urte besterik ez zituela jaso zituen Louis Armstrongen lehen tronpeta-eskolak, eta, handik gutxira, Miles Davisen bisita jaso zuen eta txundituta geratu zen Hendersonek bere Sketches Of Spain kanta nola interpretatzen zuen ikusita. Milesek bere soinu, originaltasun eta musikari nortasuna aurki zezan lan egitera animatu zuen.

70eko hamarkadan iritsi zitzaion aitortza, Herbie Hancocken taldeko kide gisa. Harrezkero, bakarkako ibilbide ikusgarria egin du, bai lider gisa, bai Art Blakeyren Jazz Messengersekin jotzen, bai Dexter Gordon, McCoy Tyner, Elvin Jones, Jackie McLean eta beste hainbat jazz erraldoirekin batera.

© Tony Porcar