Antzerkia

Duzhe gaizkiAmahiru Konpainia

mar. 28 - mar. 29 2024 • 19:30

15 €

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: euskara - 55 minutu

Bi antzezlan dira. Baina bat da. Lehenengoa oso gaizki bukatzen da hurrengoa Duzhe Dobre (oso ondo) has dadin. Eta ezberdinak dira, baina mundu berdinean bizi dira. Gu hiruon munduan. Erlazio irekien munduan, betirako amodioa amaitutzat eman duten pertsonen munduan, galduta daudenen munduan, tokiz kanpo daudenen munduan, beraien bizitzarekin zer egingo duten ez dakitenen munduan, aitatasun ezberdin bat bizi dutenen munduan. Bi aulki eta bi kaxarekin sortutako mundua.

Gaizki: Erlazio barruko bidaia bat. Edo erlazio kanpokoa. Bi izatetik hiru izatera. Zer falta da. Zer dago soberan. Nork amaitzen du ondo, nork amaitzen du gaizki.

Duzhe Dobre*: Iñigo Elosegi aktore famatua kantzelatua izango da telebistan egindako elkarrizketa baten ondoren. Bere senarra eta hauen etxeko garbitzailearekin batera oso urruti eramango dituen bidaia bat hasiko dute, orain dela hamar urte haurdunaldi subrogatuaz izan zuten alabaren jatorria ezagutzearren.

*Ukranieraz oso ondo. Batzuentzat oso ondo dagoena beste batzuentzat oso gaizki dago. Mundu honetan behintzat.

Zuzendaria: Joserra Fachado. Egilea: Iñaki Cid. Antzezleak: Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi, Iñaki Cid. Kartela: Estitxu Veintemillas. Bideoa: Julen Elorza, Estitxu Veintemillas. Argazkiak: Lucía Sáiz. Dosierra: Yeelen Arco.