Zinema

Donostiako 71. Zinemaldia

ira. 22 - ira. 30 2023

Victoria Eugenia Antzokia

Irailaren 22tik 30era bitartean Donostia Zinemaldiak bere 71. edizioa egingo du eta, ohi bezala, Victoria Eugenia Antzokia jaialdiaren egoitza nagusietako bat izango da. Sail Ofizialean, mundu osoko hainbat film lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta New Directors sailean, berriz, hainbat nazioarteko zinemagilek hartuko dute parte haien lehen edo bigarren filmekin.

Horizontes Latinos sailean Latinoamerikako film luzeak lehiatuko dira eta Perlak atalean beste nazioarteko jaialdietan txalotutako lanek Donostia Hiria Publikoaren saria irabazteko aukera izango dute. Zabaltegi-Tabakalera sail irekiena, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira, urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain, Klasikoak saila, Hiroshi Teshigaharari eskainitako atzerabegirakoa eta Belodromoko emanaldiak ere izango dira.