Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVII. Gala
2024 apirilak 28 • 12:00 + 19:00
24 € / 18 € / 10 €
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVII. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.
Aurten berrikuntza gisa, XXI. Dantza Sarien banaketa ekitaldia bigarren pasearen amaieran egingo da. Igor Calonge eta Oihana Vesga dantzariek, Ibilbide Artistikoari saria eta Dedikazio Saria jasoko dituzte, hurrenez hurren, APDGren eskutik.
Besteak beste, aurtengo parte-hartzaileak honakoak dira: Igor Calonge eta Oihana Vesga saridunak, JAC Ballet, Jon Vallejo (Dresden), Hodei Iriarte, Chihiro Tamai eta Manuel Sánchez (Kiev ballet), Mikel Arana, Compagnie Illicite Bayonne, Elephant in the Black Box dantza garaikideko konpainia, Verdini Dantza Taldea eta Malandain Ballet Biarritz.
Informazio gehiago: 2024ko Dantzaren Hilabetearen jarduerak prest (albistea) / Dantzaren Nazioarteko Eguna (Marianela Núñez-en mezua).
Antolatzailea
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea