© David Ruiz
Antzerkia

BurroAy Teatro

2025 urtarrilak 12 • 19:00

24 € / 18 € / 10 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 80 minutu

Lursail huts batean, hesola bati lotutako asto batek bere bizitza kontatzen dio bere itzalari baso-sute bat gerturatzen den bitartean. Bidaia tragikomiko, dibertigarri, bihotzbera, poetiko eta sakon bat hasten da horrela eta astoaren inguruko testu klasiko handiak aztertzen ditu, baita animaliaren eta gizakiaren arteko harreman sendoa ere.

Zuzeneko musikak eta antzerki puruenak laguntzen dute izenik gabeko eta sei mila urteko astoa bere abenturen, ezbeharren eta pasadizoen ibilbidean zehar, Grezia eta Erroma klasikoan barrena, baita Erdi Aroko jaietan eta inauterietan, Urrezko Mende espainiar eta ingelesean, Ilustrazioan eta Modernitatean barrena ere. Sua gerturatzen den bitartean ahanzturaren aurka borroka egiten duen kontakizuna. Arrastoa uzten duen obra... apatxaren arrastoa.

Ay Teatrok zuzeneko musikadun tragikomedia aurkezten du, astoaren inguruko literaturako maisulanetan inspiratua, eta Espainiako antzerkiaren historiako ezinbesteko aktoreetako bat protagonista duena.

Antzezleak: Carlos Hipólito, Fran García (aktorea/musikaria), Iballa Rodríguez (aktorea/musikaria), Manuel Lavandera (gitarra guitarra) Jatorrizko musika: Yayo Cáceres Eszenografia: Ay Teatro, Tatiana de Sarabia Jantzien diseinua: Tatiana de Sarabia Argiztapen diseinua: Miguel A. Camacho Diseinu grafikoa eta argazkia: David Ruiz, Txus Jiménez Joskintza: Alejandro Jaén, Carmen 17 Pintura eta jantzien giropena: Davinia Fillol Eszenografiaren tailerrak: Mambo Teloien pinturak: Sfumato Zuzendari laguntzailea: Daniel Migueláñez Zuzendaritza teknikoa: Amalia Portes Soinu teknikaria: Manuela Paparo Argi teknikaria: Tatiana Reverto Makinaria: David González Ekoizpen exekutiboa eta gerentzia: Marina Camacho Idazkaria: Carmen Quirós Prentsa : Daniel Mejías Prentsa laguntzailea: Jorge Ochagavía Ekoizpen zuzendaria: Emilia Yagüe Dramaturgia: Álvaro Tato Zuzendaritza: Yayo Cáceres Ekoizpena: Ay Teatro Koproduzkioa: Teatre Romea Laguntzailea: Programa Residencia Teatro del Bosque (Mostoleseko udaletxea) Banaketa: Emilia Yagüe Producciones Testua argitaratuta: Ediciones Antígona

© David Ruiz