
Musika
Andrea Motis + Marco MezquidaJazzaren Nazioarteko Eguna
Iragandako ekitaldia
20 €
90 minutu
Andrea Motis (ahotsa, tronpeta), Marco Mezquida (pianoa)
Andrea Motis eta Marco Mezquida, Estatuan azken urteetan sortu diren jazzeko eta musika inprobisatuko artista nabarmenenetako bi, elkarrekin arituko dira kontzertu honetan, non errepertorio askotarikoa aurkeztuko baitute, hasi jazzeko standardetatik, eta Brasilgo herri-musika, The Beatlesen bertsioak edo Motis eta Mezquidaren beren konposizioetaraino. Eta hori guztia aparteko naturaltasuna, jarioa, sentiberatasuna eta bien arteko konplizitatea erakutsiz egingo dute.