AgurraDantzaz
2025 urtarrilak 25 • 19:30
24 € / 18 € / 10 €
80 minutu
Estreinaldia
2025eko urtarrilaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak egitarau berezia eta errepikaezina hartuko du: Agurra. Programa honek Quorum, Europan zehar ibili den Hilde Koch donostiarraren lanaren azken funtzioarekin ziklo bat itxiko du eta Eres lan berri eta esanahiz betearen mundu mailako estreinaldia hartuko du, abesbatza bat zuzenean izatearen berezitasunarekin.
Quorum
Quorumek giza harremanen izaera aztertzen du, lau elementuak – ura, sua, airea eta lurra – antzinako eta esanahiz beteriko mundu baten sinbolo gisa gogora ekarriz.
Lan honek dantza, musika, moda jasangarria eta argiztapen diseinua batzen ditu, Paula Olazek musikan, Tytti Thusbergek jantzietan eta Alaine Arzozek argiztapenean egindako ekarpenekin.
Koreografia: Hilde Koch, Dantzaz Jatorrizko musika : Paula Olaz Argiztapena: Alaine Arzoz Jantziak: Tytti Thusberg
Eres (Mundu mailako estreinaldia)
Eres Martin Inthamoussu koreografo uruguaitarraren sorkuntza berri bat da, migrazioen eta identitatearen errealitateetan murgiltzen dena, erreferentzia gisa 2016an sortutako aurretiko proiektu bat hartuta. Enrique Azurzak zuzendutako Kea zuzeneko abesbatza ezagunarekin, Eresek bere emanaldietako bakoitzean tokiko komunitatea integratzea bilatuko du biratik ateratzen denean, obra esperientzia bizia eta etengabe aldatzen ari dena bilakatuz.
Koreografia: Martin Inthamoussu Zuzendaritza musikala: Enrique Azurza Abesbatsa: KEA Sorkuntza-erresidentzia: Dantzagunea (Orereta)
Laguntzailea
Ekoizleak: Dantzaz Diru-emaileak: Donostia Kultura, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, INAEM
Laguntzaileak: ATALAK, Dantzagunea, Errenteriko Udala, Etxepare Euskal Institutua, Malandain Ballet Biarritz